• Giza faktoreak: Jabeak, bazkideak, langileak, zuzendariak…
  • Faktore materialak: Enpresaren ondasun ekonomikoak:
  • Kapital Finkoa: ekitaldi ekonomiko bat baino gehiago irauten du: makinak, aulkiak, mahaiak…
  • Kapital Zirkulatzailea: ekitaldi bakoitzean berritu beharra dago: lehengaiak, bulegoko materiala…
  • Antolakuntza: botere, koordinazio eta komunikazio erlazioen multzoa. Egitura enpresaburuak definitzen du.
  • Ingurunea: Enpresaren jarduera baldintzatzen duten faktoreak: gobernu-araudia, bezeroak, hornitzaileak…