Hazkunde prozesuaren ondorio zuzena da. Momentu horretan, gaitasun produktiboa eta erabakitzeko gaitasuna sortzen da, beste  enpresa batzuekin bat eginda. Arrazoi posibleak: arriskua murriztea, produkzioa hobetzea, aldeko finantziazioa, zerga pizgarriak... Ondorioz enpresa taldeak sortuko dira; enpresa talde horiek sozietate multzoak dira eta enpresa nagusi batek zuzentzen ditu enpresa filialak edo ingurukoak.

  • Zenbait sozietate integratzea: Sozietate batzuk sozietate bakarrean biltzen dira, euren ondareak batuta. Adibidea: bankuen arteko bategitea.
  • Eurenganatzea: Sozietate batzuk sozietate bakarrean biltzen dira, euren ondareak batuta., baina bat da nagusia eta bere estruktura da mantentzen dena. Bestea, berriz, desagertu egiten da bere barnean.
  • Holding edo sozietate edukitzailea: Enpresa batek (nagusia) beste enpresetako (filialak) partaidetzak hartzen ditu, akzioak erosiz, enpresa horien kontrola lortzeko. Kontrola akzio kopuruaren araberakoa da:
  •  Erabatekoa: Kapitalaren % 90 - 100
  •  Gehienekoa: Kapitalaren % 50 - 90
  •  Gutxienekoa: Kapitalaren % 10 - 50
  •  Barrukoa: Kapitalaren % 0 - 10

Beraien arteko mendetasun harremanak oso desberdinak izan daitezke: zuzenak, zeharkakoak, triangeluarrak, zirkularrak...

  • Trust edo baterakuntza bertikala: Produkzio prozesuaren fase desberdinetan dauden enpresak bateratzea da, elkartze horren bidez, kostuak murriztu eta nagusitasun posizio bat lortu nahi dute. Adibidea: Papera, tinta, liburuak eta abar sortzen dituen enpresa talde bat.
  • Kartela edo baterakuntza horizontala: Produkzio prozesu berean dauden enpresak bateratzea da, produkzio sektore horretan monopolioa ezartzeko asmoz. Adibidea: Olio produzitzaileak bateratzea, produktuaren prezioa finkatuz. Lehiaren defentsarako legeek monopolioa ezartzea debekatzen dute.