• Merkatu handitze prozesutik datoz: ekoizpen gaitasun handia dute edo, merkatu berriak bilatu nahian, enpresen elkartzetik sortutakoak
  • Herrialdea aukeratzerakoan zenbait faktore aztertzen dira: zerga, ekonomia, beste abantailak…
  • Enpresa talde honek matrize enpresa bat dauka jatorrizko lekuan eta besteak filialak dira
  • Merkatuan indartsuagoak dira besteak baino.
  • Goi mailako teknologia erabiltzeko aukera dute eta horregatik hazkunde etengabean daude.
  • Motak:

Korporazio multinazionalak: Nazio baten jurisdikzioko muga geografikoak gainditzeko ahalegina egiten duenean sortzen da eta bere korporazio nagusitasuna beste lurralde batzuetara zabaltzen duenean, bere jatorrizko herritik kanpo. Motak:

Nazioartekoak: Edozein estrategia garatzen dute beste herri batzuetan sartu eta horietan lan egiteko, inbertsio zuzena izan ezik.

Multinazionalak: Euren operazioak atzerrian burutu eta euren barruko operazioen antzean egiten dituzte, egiturari eta politikari dagokienez. Hala ere, kapitalaren jabetzak jatorrizko herrian du bere egoitza nazionala.

Transnazionalak: jabeak jatorri nazional desberdineko pertsonaiak dira eta eurek zuzentzen dituzte enpresak.

Naziozgaindikoak: ez dute inolako loturarik herriekin. Planetako alde askotan lan egin eta lortzen dute kapitala, komenigarritasunaren arabera; eta edozein momentutan ere, toki batetik bestera mugitzen dute kapitala.

Nazioarteko, Multinazional, Transnazional eta Naziozgaindikoak, enpresa nagusi bat eta filial batzuk nazio ezberdinetan izatea dute komunean.

Multinazionalean jabetza jatorrizko herrian dago. Nagusiak (jatorrizko herrian dagoenak) filialak kontrolatzen ditu.

 

¾   Arrazoiak hurrengoak izan daitezke:

  • Merkatu berriak hartu nahia
  • Babes neurriak  gainditu nahia
  • Lehiaren abantailak aprobetxa nahi izatea.
  • Teknologia o nahiezik dauden produktuak nonbait sartu nahi izatea...